sábado, 2 de abril de 2016

ANIMALIA ORNOGABEAK



5.- ANIMALIA ORNOGABEAK


  1. PORIFERO ETA ZELENTERATUAK
¬     Antolaketa sinplea duten animaliak dira
       Ez dute ez organorik ez aparaturik
       Antzina, landareak zirela uste zuten
§         Substratu harritsu edo hareatsu finkoan bizi direlako

            PORIFEROAK
¬     Belaki naturalak
¬     Gehienak itsastarrak
       Batzu ur-gezatan
¬     Zaku itxurako gorputza, poroz zulatuta
       Poroak kanalen bidez komunikaturik daude
       Barrunbe nagusia atrioa da
§         Oskulu izeneko zuloren bidez kanpoaldearekin komunikatuta
¬     Birsortzeko gaitasun handia
             
            ZELENTERATUAK
¬     Anemonak, koralak eta marmokak
¬     Urtarrak, gehienak itsastarrak
       Hidra, ur gezatan
¬     Simetria erradiala
¬     Gorputz biguna
¬     Barrunbe gastrobaskularra (liseriketa-zakua)
       Irekiune bakarra, garroz inguratuta
§         Substantzia erresumingarriak jariatzen duten xixkuak
¬     Haragijaleak
¬     Bi talde:          
       POLIPOAK:
§         Zaku tubularren itxura
§         Finkoak, irekiunea gorantz
§         Batzu koloniak eratzen dituzte
       MARMOKAK:
§         Aterki itxura
§         Flotatzen dute, irekiunea beherantz

  1. HARRAK
¬     Lur-zizareak, teniak, izainak
¬     Gorputz biguna, eskeletorik gabe
¬     Aldebiko simetría
             
            PLATIHELMINTOAK
¬     Gorputz zapala, mehea, biguna,
¬     Lokomozio-aparaturik gabe
¬     Segmentutan banatuta
¬     Urtean edo ingurune hezetan bizi dira ad. Planaria
       Batzu parasitoak; ad. Tenia
¬     Ez dute ez digestio-aparaturik ez arnas-aparaturik
¬     Hermafroditak
       Organo arrak eta emeak
       Autoernalketa, milaka arrautza
             
            NEMATODOAK
¬     Trikinak, heste zizareak
¬     Gorputz zilindrikoa, biguna, ez dago eraztunetan banatuta
       Muturrak puntan amaitzen du
¬     Urtean edo lehorrean , aske
       Batzu parasitoak
§         Gaixotasunak eragiten dizkiete animaliei eta landareei
¬     Ez dute arnas organorik
             
            ANELIDOAK
¬     Lur-zizareak eta izainak
¬     Gorputz zilindrikoa, biguna, eraztunetan banatuta
       Eraztun guztiak antzekoak dira, organo berdinak dituzte (metameria)
¬     Keta izeneko lokomozio-apendize txikiak-txikiak dituzte
       Eraztun bakoitzaren behekaldean
       Izainek ez dute
¬     Batzuk klitelo izeneko zati handituta dute, ugalketarako (ad. Lur-zizarea)
¬     Gehienak urtarrak,
       Batzu lehortarrak (lur-zizarea)
       Asko parasitoak (beste baten barruan edo kanpoan)
¬     Arnasketa:
       Urtarren, zakatzen bidez
       Lehortarrak, larruazalaren bidez (birikak ez)
¬     Batzu hertmafrodita
       Ia guztiak birsortzeko gaitasuna

  1. MOLUSKUAK
¬     Adibideak: Txipiroiak, muskuiluak, ostrak, bareak
¬     Gehienak urtarrak: batzu itsastarrak, beste batzu ur gezatakoak
       Batzu ingurune lehortar hezea: baraskiloa
             
            GORPUTZA:
¬     Aldebiko simetría
¬     Gorputz biguna, 3 ataletan banatuta
       Burua: sentzumen-organoak, ahoa
       Masa visearla: ia organo guztiak
       Oina: gihartsua, motaren arabera erabiltzen dute:
§         Igerian egiteko, herrestan ibiltzeko, zulatzeko
§         Barraskiloek mukia jariatzen dute, errazago lekualdatzeko
¬     Gorputza mantu izeneko mintz mehe batez estalita
¬     Geheienek maskor babestailea dute kanpotik
       Kusku edo pieza batekoa: barraskiloa
       Kusku edo pieza bikoa: muskuilua
       Maskorra barnetik: txibia
       Maskorrik gabekoa: olagarroa, barea
             
            FUNTZIOAK:
¬     Arnasketa ingurunearen arabera:
       Urtarrek, zakatzen bidez
       Lehortarrek, biriken bidez
¬     Ondo garatutako digestio-aparatua
       Era askotako elikadura:
§         Batzu haragijaleak: beste animaliza elikatzen dira
§         Zenbait bekarjaleak: landareaz elikatzen dira
¬     Gehienak hermafroditak
       Badira espezie sexubakarrak ere
§         Arrek eta emeek itxura bera dute kanpotik
¬     Ernalketa barnekoa edo kanpokoa
¬     Gehienak obiparoak
       Arraultzetatik larba jaiotzen da
       Metamorfosearen bidez, heldua bilakatzen da
¬     3 talde: Gasteropodoak, Bibalbioak, Zefalopodoak
             
            GASTEROPODOAK:
¬     Lehortarrak (barraskiloak, bareak) edo urtarrak (lapak)
¬     Burua oso garatua
       Lau garro, handienetan begiak
       Ahoan erradula, mihi baten antzekoa
§         Hortz txikiak ditu, elikatzeko
¬     Oin gihartsua, herrestan ibiltzeko
¬     Kiribil itxurako maskorra, masa biszerala babesteko
       Bareek ez dute maskorrik
¬     Arnasketa:
       Lehortarrek, biriken bidez
       Urtarrek, zakatzen bidez
¬     Gehienak belarjaleak
             
            BIBALBIOAK:
¬     Adibideak: muskuiluak, txirlak, berberetxoak
¬     Maskorra bi kuskuz osatuta, artikulatuak
       Gihar indartsuen bidez ixten dira
¬     Burua antzematezina
¬     Oin txikia, aizkora itxurakoa
       Zulatzailea, hondar azpian sar daitezke
¬     Arnasketa zakatzen bidez
¬     Elikatzeko, ura iragazi
       Urak dituen substantzia elikagarriak hartzen dituzte
             
            ZEFALOPODOAK
¬     Adibideak: olagarraok, txibiak, txipiroiak
¬     Itsastarrak
¬     Burua oso garatuta
       Begi handi-handiak
¬     Oina garro bilakatu zaie
       Ahoa inguratzen dute
¬     Gehienek ez dute maskorrik (olagarroek)
       Batzuek barneko maskor txikia (txibiak)
¬     Arnasketa zakatzen bidez
¬     Haragijaleak
       Harrapakinak garro bentosadunen bidez harrapatzen dituzte

  1. ARTROPODOAK
¬     Animalia talde ugariena
       Milioi bat espezietik gora ezagutzen dira
¬     Ingurune guztietan bizi dira: lehorrean, itsasoan, ur gezatan
       Moldatu dira haietara
             
            GORPUTZA
¬     Aldebiko simetría
¬     Gorputzak 3 atal ditu: burua, toraxa eta sabelaldea (abdomena)
       Batzuk burua eta toraxa elkartuta: zefalotoraxa
       Buruan dituzte:
§         antenak, zentzumen-organo garatuak
§         begiak; bakunak (ozelo) edo konposatuak
§         aho-piezak
¬     Apendize artikulatuak: hanka eta hegoak
       Talde bakoitzak kopuru ezberdinak
¬     Exoeskeletoak pieza artikulatuak ditu (kanpo-eskeletoa)
       Kitina izeneko sustantziaz osatuta dago
       Harrapariengandik babesten du
       Lehortarrentzat, gorputza ez lehortzeko ere balio du
             
            FUNTZIOAK
¬     Era askotako elikadura
       Bizimoduaren arabera: haragijaleak, belarjaleak, sarraskijaleak
¬     Gehienak sexubakarrekoak, arrak eta emeak desberdinak
       Obiparoak
       Orohar, barne-ernalketa
       Zenbaitetan, metamorfosia (arraultzetatiko larbatik heldua izatera)
¬     Hazteko, muda (kanpo-eskeletoa galdu eta berri bat sortu)

            TALDEAK: Intsektuak, Araknidoak, Krustazeoak, Miriapodoak
             
            INTSEKTUAK
¬     Adibideak: matxinsaltoak, kakalardoak, tximeletak eta euliak
¬     Artropodo talderik ugariena
       Ingurune guztietan bizi dira, era askotara moldatu dira
¬     Buruan;
       2 begi konposatu eta 2 edo 3 ozelo
       2 antena: usaimen eta ukimen funtzioak
       Ahoa, elikadura motaren arabera:
§         Mastekatzailea (inurria)
§         Xurgatzailea (tximeleta)
§         Miazkatzailea (erlea)
§         Ziztatzailea (eltxoa)
¬     Toraxean;
       3 hanka pare
       Hego pare 1 edo 2
¬     Sabelaldea segmentatuta, apendizerik gabe
¬     Arnasketa trakeen bidez (hodi adarkatuak)
       torax eta sabelaldean zulotxoen bidez, kanpoaldearekin lotuta
¬     Sexubakarrak
       Barne-ernalketa
       Obiparoak: arraultzetatik larba (metamorfosia dago)
§         Fase bakarrekoa: larba (matxinsaltoak)
§         Bi fasekoa: larba eta pupa (tximeletak)
¬     Intsektu-motak:
       Himenopteroak: inurriak, erleak
       Dipteroak: euliak, eltxoak
       Koleopteroak: kakalardoak
       Dermapteroak: ipurtsardeak
       Ortopteroak: matxinsaltoak, kilkerak
       Hemipteroak: zimitzak
       Lepidopteroak: tximeletak, sitsak
       Odonatoak: burruntziak
       Sifonateroak: arkakusoa

            ARAKNIDOAK
¬     Adibideak: armiarmak, eskorpioiak, akaroak
¬     Lehortarrak
       Inguru idor eta beroetan bici ohi dira
¬     Gorputza bi ataletan banatuta: zefalotoraxa eta sabelaldea
¬     Zefalotoraxean dituzten apendizeak:
       2 kelizero, jateko
       2 pedipalpo, babesa eta ukimen-funtzioak
       4 hanka pare
¬     Arnasketa, trakeen bidez
¬     Gehienak haragijaleak
       Guruin pozoitsuak dituzte, harrapakina harrapatzeko
¬     Sexubakarrak
¬     Obiparoak edo obobibiparoak
       Ez dute metamorfosia izaten
             
            KRUSTAZEOAK
¬     Adibideak: abakandoak, txangurroak, lanpernak
¬     Itsastarrak, ia guztiak
       Badira ur gezatan (ibai karramarroa) eta lehorrean bizi direnak
¬     Gorputza 3 ataletan banatuta: burua, toraxa eta sabelaldea
       Batzuk, burua eta toraxa lotuta (zefalotoraxa)
¬     Buruan:
       2 antena pare, batzuk besteak baino luzeagoak
       Begi pare bat
       Baraila mastekatzaileak
¬     Toraxean 5 hanka pare
¬     Sabelaldea segmentatuta
¬     Arnasketa zakatzen bidez (hanken oinarrian) edo larruazaletik
¬     Gehienak haragijaleak
       Badira iragazleak eta parasitoak ere
¬     Gehienak sexubakarrak
       larba jaiotzen dira, metamorfosiren bideez heldu egiten dira
             
            MIRIAPODOAK
¬     Adibideak: ehunzangoak eta milazangoak
¬     Lehortarrak, leku ilun eta hezeetan bizi dira
¬     Gorputza luzanga, burua eta enborrez osatuta
¬     Gorputza segmentutan banatuta
       Ehunzangoek, hanka pare bat segmentu bakoitzean
       Milazangoek, bi pare hanka segmentu bakoitzean
¬     Buruan :
       Bi antena
       Begi bakunak
       Baraila mastekatzaileak dituen ahoa
¬     Arnasketa trakeen bidez
¬     Era askotako elikadura
       Ehunzangoak, haragijaleak
       Milazangoak, belarjaleak
¬     Sexubakarrak
       Ez dute metamorfosirik izaten

  1. EKINODERMOAK
¬     Adibideak : itsas trikuak, itsas izarrak eta holoturiak
¬     Itsas hondon bizi dira
       Batzuk, finko egoten dira
       Beste batzuk, poliki-poliki lekualdatzen dira
             
            GORPUTZA
¬     Simetría erradiala
       Larbek, aldebiko simetría
¬     Forma ezberdina:
       Itsas trikuek, gorputz biribila
       Holoturiek, zilindro itxurako gorputza
       Itsas izarak, izar itxurako gorputza
¬     Barne eskeletoa,
       Azalaren azpiko zenbait plakaz osatuta
¬     Ez da burua antzematen, ahoa gorputzaren behealdean
             
            FUNTZIOAK
¬     Lekualdatzeko aparato anbulakrala (oin anbulatzalak)
       Urez betetako zenbait hodi, bentosak puntan
¬     Arnasketa azaletik, aparato anbulakralaren bidez
       Batzuk, gutxi garatutako zakatzak
¬     Haragijaleak (krustazeo eta molusku txikiak jaten dituzte)
¬     Gehienak sexubakarrak
       Batzu hermafrodita
¬     Kanpo ernalketa
       Arraultzetatik larba igerilariak
       Metamorfosearen onodren, heldu egiten dira
¬     Itsas izarrek, birsortzeko gaitasun handia
       Galdutako besoak berriro sortzen dituzte
       Disko zentralaren zati bat duen beso batetik, animali osoa
             
            TALDEAK
¬     Ekinoideoak : itsas trikuak
¬     Asteroideoak : Itsas izarrak
¬     Ofiuroideoak : Ofiurak
¬     Holoturoideoak : Holoturiak
Krinoideoak : Komatulak     

ARIKETAK:
http://agrega.hezkuntza.net/repositorio/10012012/e0/es-eu_2011122133_3310801/ciencias1eso/artropodos/actividades/as_artropodos01/eu_carcasa.html    

http://agrega.hezkuntza.net/repositorio/10012012/e0/es-eu_2011122133_3310801/ciencias1eso/artropodos/actividades/rb_artropodos02/eu_carcasa.html